Lehenengo hiruhilekoan, Musika Departamentuak euskal kulturaren abesti enblematikoenetako batzuk landu zituen hizkuntza-eredu guztietako hainbat talderekin, eta karaoke saio/lehiaketa batzuk programatu ziren abenduaren 21ean Vazquez Montalbán aretoan. Abenduaren 21eko karaokearen sailkapena honakoa izan zen: – 1. postua: 1. A+, “Lasai, lasai” abestiarekin – 2. postua: 1. L, “Itzulera” abestiarekin – 3. postua: 1. D, “Aldapan gora” […]
Berriak
Emakume kirolariei buruzko hitzaldiak ikastetxeetan
Abenduan Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak antolatutako jarduera bat egin zuen Gorputz Hezkuntzako mintegiak. “Emakume kirolariei buruzko hitzaldiak ikastetxeetan” aurrera eraman ziren, kirol-arloko emakumeei ikusgarritasuna emateko helburuarekin. Jarduera hau batxilergoko 2. mailako hautazko irakasgaiko ikasleekin egin zen, Paula Remirez (taekwondista) eta Nerea Ibinaga (mailu jaurtitzailea) kirolari nafarren bi hitzaldirekin. Institutura etorri ziren eta 2 orduz […]
Iruñako San Silvestre 2022 Herri Lasterketa
Aurreko abenduaren 31n, DBH 4. mailako eta batxilergoko 1. eta 2. mailako Zizur BHIko 30 ikasle inguruk parte hartu zuten Iruñean egin zen San Silvestre lasterketan. 4,5 km inguru korrika egin zituzten lasterketa herrikoi horren 39. edizioan parte hartu zuten 2.700 lagunekin batera, eta urtea modu aktibo eta alaian amaitu zuten.
Iranzu Leceta Elvira, Iruña Beltza kontakizun laburren I. Literatur Sariaren irabazle
June Aguirre Andueza eta Maider Nanclares Ochoa euskaraz, eta Iranzu Leceta Elvira eta Uxue Fernández Alzórriz gaztelaniaz, izan dira Iruña Beltza kontakizun laburreko I. Literatur Sariaren irabazleak. Jaialdiaren bederatzigarren edizioaren programazioaren baitan, Blue Jeans idazle ezaguna sariak banatzeko ekitaldian izango da datorren asteazkenean, urtarrilak 18, eguerdiko 12etan Iruñeko Planetarioan. Gaztelaniaren kategorian, epaimahaia honako hauek osatu […]
NEGUKO JAIA
Batxilergoko 2. mailako ikasleek hainbat jarduera antolatu zituzten neguko oporren aurreko azken eskola-egunerako. Jaia txokolatada batekin hasi zen, eta ikasleek gustura gozatu zuten. Jarduerak askotarikoak izan ziren. Musika, dantzak, bingoa eta jolas tradizionalak izan ziren. Mus txapelketa bat ere bai.