Martxoaren 16an eta 17an Carolina Rueda narratzaile kolonbiarra izan dugu institutuan eta DBHko 1. mailako ikasleek pirataz, banpiroz edo txori hiztunez betetako mundu fantastikoetara bidaiatu dute bere eskutik. Ipuinak, mitoak eta kondairak, beste leku batzuetako ohiturei, barba-urdinen arriskuei edo askatasunaren beharrari buruz hausnartzeko erabili ditugunak.
Berriak
Atapuerca-ra irteera
Batxilergoko lehen mailako ikasleek Atapuercako parke arkeologikoa eta Burgosko Giza Eboluzioaren Museoa bisitatu genuen. Goizean, in situ ezagutu genituen giza eboluzioaren teoria irauli duten aurkikuntzak. Arratsaldean, Burgosko Giza Eboluzioaren Museo modernora joan ginen. Bertan jatorrizko aztarnak ikusi genituen, eta neurobiologia, paleontologia eta antropologia bezalako zientzietan izandako azken aurrerapenen berri eman ziguten.
LAN-JARDUN BIKOITZAK.EMAKUMEEN LANAK
Martxoaren 3an ” Lan-Jardun Bikoitzak.Emakumeen lanak” erakusketa inauguratu zen Zizurko Kultur Etxean. Bertan izan ziren Patxi Ozkoidi, BHIko zuzendaria, Maider Landa, Zizurko Udaleko Berdintasun teknikaria, Elena Petri, zinegotzia, María Castejón leorza eta Mikel Olazar, Geografia eta Historia Sailekoa. Erakusketa goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango da martxoaren 3tik 20ra bitartean. Zuen ikasleengana joatera animatzen […]
TXAPELDUNAK
Zizurko Ardoi Pilota klubeko MARKEL PEREZ BUENO (13K) eta OIER GOÑI AZNAREZ (13K) bikoteak Nafarroako Trinkete Txapelketa irabazi du, kadete mailan, Ardoiko ENEKO ERASO MONREAL (14L) eta AIMAR GOMEZ BASURTO (13L) beste bikoteari, joan zen larunbatean, hilak 4, Mendillorrin jokatu den finalean 30-22 irabazi eta gero. Zorionak guztiei!
Iruñea
Otsailaren 23an, Artearen Historiako 2. batxilergoko ikasgaiko ikasleekin irteera egin genuen Iruñera, bertan Nafarroako Museoa eta Katedrala bisitatu genituen. Gainera, ibilbide laburra egin genuen Iruñetik barrena udaletxea, San Nicolas eta San Saturnino elizak bisitatuz.