Hurrengo egunetan zehar Jabier Landa (@jabi_corte) muralista ikusi ahal izango duzue gure institutuaren kanpoaldean. Ikasleekin elkarlaneko horma-irudi bat eginen du Batxilergoko izkinan, eta berea den beste bat ikastetxeko sarrera nagusian. Duela hiru aste, lanean arituko den ikasleekin egon zen, nor den azaltzeko, bere zaletasuna bere lanbidea nola bihurtu duen azaltzeko eta egingo duten proiektuan nola parte hartu dezaketen azaltzeko.
![](https://ieszizurbhi.educacion.navarra.es/web/wp-content/uploads/2024/05/image_50459649.jpg)