Abenduaren 21ean, lehenengo aldiz ikastetxean, Gabonetako jertsearen eguna ospatu zen. Pasiloetan eta klaseetan jertse gorriak barra-barra agertu ziren, bai eta elur-reina multzo handi bat eta Aita Noel andana ere. Ingeleseko saioetan Gabonekin lotutako gaiak landu ditugu: abestu egin dugu eta Gabonetako txartelak egin ditugu nahiz eta iratxo batzuei azterketa egitea egokitu zaien.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailaren gomendioak
GU ZAINTZEKO, KUTSADUREI AURREA HARTZEKO ETA IKASGELAK KONFINATZEA SAIHESTEKO Garrantzitsua da ESKOLARA EZ JOATEA, baldin eta:• Sintomak izaten badira: sukarra, eztula, ondoeza, usaimena edo dastamena galtzea, , buruko edo eztarriko mina edo beherakoa.• PCR baten edo COVID-19ren beste proba baten egitearen esperoan egotea edo emaitzaren zain izatea.• Isolamenduan egotea, koronabirus bidezko infekzioagatik.• Berrogeialdian egotea, COVID-19 […]
Familia agurgarriak, urte zoriontsua opa dizuegu:
Oporraldi bitxi honetaz gozatzen ariko zaretela espero dugu. Datorren astelehenean, urtarrilaren 11n normaltasunez ekingo diegu eskolei, Covid-19 Kontingentzia Planak ezarritako esparruaren barruan, hezkuntzarako eskubidea ahalik eta hezkuntza eremu seguruenean garatzen jarraitu ahal izateko. Beraz, osasun-segurtasuneko neurri protokolizatuak mantenduko ditugu (maskarak, hidrogela, segurtasun-distantzia, aireztapena, espazioaren sektorizazioa), bai eta zaintza pertsonal eta kolektiboen balioan jartzea ere.Zuen seme-alabei […]
Eguberritako Festa
Joan zen asteartean, abenduak 22, ohiko Eguberriko Festa ospatu ahal izan genuen, osasun arauek utzi ziguteraren neurrian. Zenbait ikasle zein irakasle baserritarrez jantzita etorri ziren, txokolate jana sektoretan banatuta egin ahal izan zen, musika zuzenean entzun ahal izan genuen Musikako mintegiaren eta laguntzaile batzuen eskutik, trikitixek giroa alitu eta dantzetarako aukera eman zuten, jokuak ere […]
Gabonetako opor zoriontsuak
Mendukilora txangoa
Abenduaren 1ean eta 2an Zizur BHI institutuko DBH4ko K eta L taldeetako ikasleak Mendukilora irteera bat egin genuen. Bertan paisaia karstikoa aztertu eta Aralarreko geologiari buruz asko ikasteko aukera izan genuen. Gainera, mapa eta iparrorratzekin orientatzen ere ikasi genuen.
25N, Antzerkia Zizurren, Genero Indarkeriaren Aurkako Egunean
Azaroko azken astean, Genero Indarkeriaren Aurkako egunean, Batxilergoko 1. mailako ikasle guztiak Forum Antzerki saio batera joan ziren Zizurko kultur etxera.Forum antzerkiak beti funtzionatzen du, baina, kasu honetan, Batxilergoko 1. mailako ikasleei hitz egitea oso egokia izan da abusuzko harremanak nola hasten diren eta bikotearen munduan indarkeria nola sortzen den antzemateko.Adin hori da gaiari heltzeko […]
Euskaraldiaren bigarren Edizioa: Ariguneak
Euskaraldiaren Bigarren Edizio honetan, besteak beste, eta betiere coviden aurkako neurriak errespetatuz, Ariguneak antolatu dira, patioan euskaraz hitz egiteko . Eskerrik asko ekimen honetan parte hartu duten irakasle guztiei, espazio horiek animatzeagatik eta ikasleekin tarte on bat konpartitzeagatik. Arigune hauetan, euskararen erabilerari buruz hitz egin da, eta nola bultzatu euskararen erabilera ikasgelatik kanpo. Euskararen erabilerari eta aisialdiari […]
Nor da nor? Euskaraldia jokoen bitartez girotzen.
Pasaden ostegunean, azaroak 26 eta abenduaren 1a, Zizur Institutuko Batxilergoko ikasleek antolatutako “Nor da nor?” jokora jolasten ibili ziren atsedenaldian. Bakoitzak kopetan post-it bat itsasia zuela bertan zein irakasleren izena idatzia zegoen asmatu behar izan zuen beraien taldekideei galderak eginez. Talde guztiek post-it kopuru bera jaso zutenez, irabazleak zeregina betetzeko denbora gutxien behar izan zutenak […]
A25, Emakumearenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna
Pasa den asteazkenean, azaroak 25, data garrantzitsu hau beste behin ospatu genuen institutuan, barnean zein kanpoan. 1. eta 3. DBH bitarteko ikasleek aldez aurretik klasean landutako emakumeenganako indarkeria modu ezberdinak patioan kokatu ziren hormirudietan paratu zituzten, indarkeria adibide hauek guztiek osatzen duten izotz-mendia ikustaraziz.Bestetik eta Talde Feministaren eskutik, 4. DBHko eta Batxilergoko ikasleek elkarretaratzea egin […]