Aurten ere 1. eta 2.DBH-ko ikasleak ohizko irteera hau egin dute gorputz hezkuntzako irakasle eta euren tutoreekin erlkabizitza sustatzeko asmoz.
BISITA NAFARROAKO KOMIKIAREN AZOKARA
Pasa den astean, irailaren 18an, Literatur Unibertsaleko batxilergoko 1. mailako ikasleek Kondestablearen Jauregian ospatutako Komikiaren Azoka bisitatu zuten. Han, Paco Roca, Max, Francis Bartolozzi edo Sandra Uve bezalako egile garrantzitsuen lan originalak ikusteaz gain, emaitza bikainak ekarri zituen sorkuntza tailer batean parte hartzeko aukera eduki zuten. Agur moduan azalpen ilustrazioak eta komiki-sorkuntzaren gaineko oinarrizko informazioa […]
Eraso sexistarik gabeko Zizur Nagusiko
Zizurko Udalak editatu eta plazaratutako bideo, festetan ere berdintasunetik gozatzeko.
Ikasturte hasierako informazioa
-Irailak 5, osteguna: aurkezpenak, 10:00etatik 12:00tara. –Irailak 6, ostirala: eskola saioen hasiera, ohiko ordutegiarijarraituz, 8:00etatik 14:00tara. –Irailak 11, asteazkena: Zizur Nagusiko jaien hasiera dela eta, ordutegi murriztua, 8:00etatik 10:45etara. –Irailaren 12 eta 13an, ostegun […]
JARDUERA: “ERORITAKO ARBOLAREN OMENEZKO” EHUNEZKO ZUHAITZA
Jarduera ehunezko mural baten egitea izan da, patioan dagoen metalezko hesian berean egina, eta horretarako ikasle-irakasleek ikastetxera ekarritako koloretako oihal birziklatuez baliatu gara. Asmoa patioan zeuden eta moztu behar izan zituzten zuhaitzei omenaldia bat egitea izan da.
EUSKAL MITOLOGIA Ixabel Milleten eskutik
Maiatzaren 23an Ixabel Millet (Paris 1958) etorri zitzaigun “Liburuak Gozagarri” egitarauaren barruan parte hartu genuelako. Bi emanaldi izan zirelako DBHko 1. mailako guztiek aukera eduki zuten berarekin egoteko. Ixabel Millet ipuin kontalaria da, konta eta konta ibiltzen da han eta hemen: Hitzak ereiten, ikuskizunak sortzen. Euskal mitologia du espezialitate: Mari, Basajaun, Basandere, Urtzi, Sorginak, […]
IKASKETA BIDAIA Erromara
Batxilergoko 1. mailako ikasleak Erromara bidaiatu zuten apirilean. Bisita turistikoa egin zuten hirian barna eta antzineko erromatarrek utzitako aztarnak ikusi ez ezik errenazimenduko adierazpen artistikoak ere ikusi zituzten. Ponpeian eta Napolesen ere egon ziren. Erromara autobusez joan ziren eta itsasontziz itzuli ziren. Oso ongi pasatu zuten.
Liburuak gozagarri
“Liburuak gozagarri” programari esker, batxilergoko 2. mailako ikasleak aritu dira solasean Iñaki Zabeleta Urkiolarekin, “110. stree-eko geltokia” eleberriaren idazlearekin. Honek New Yorken bizitako esperientzien berri kontatu die neska-mutilei; halaber, erantzun die eleberrien gainean egindako galderei. Idazle eta sortzaile izateko animatu ditu ikasleak. Plazera izan da.
OLAGARROA
3. PMAR taldearen ikasleek egindako lana. Aitzineko ikasturtean SHE sarearen baitan sortutako proiektuari segida emanez, 2. ebaluazioan jarduera hau egin zen. 2017-2018. ikasturtean, patio orduko hamaiketakoen ogitartekoak biltzeko erabiltzen den aluminio hondarrak edukiontzi batzuetan jaso ziren, eta aurten material hori erabili da olagarroa egiteko gure ikastetxean sortzen den zaborraren tamaina ikus araziz. Olagarroaren irudia hautatu […]
ALIANZA FRANTSESAREN OLERKI ITZULPEN LEHIAKETA
Aurten, Frantses mintegiak Alianza Francesak antolatutako Olerki Itzulpen Lehiaketa Nazionalean parte hartu du. Gure ikastetxeko 2ºDBHko Celia Ansorena Cambra ikaslea finalera iritsi da eta TV5 Mondeko kit bat irabazi du sari gisa. Zorionak!