Joan den astelehenean, apirilak 22, 1.mailako ikasle batzuk Aurkene Aroka piraguista internazionalaren bisita jaso zuten “Jarduera Fisikoak eta Emozioak” irakasgaiaren barruan. Bisita hau INDJk sustatutako “Emakumeak eta kirol fisikoa” programaren barruan kokatzen da. Hitzaldian zehar, Aurkenek piraguismoa ikasleengana pixka bat hurbildu eta bere ibilbide profesionala nolakoa izan den kontatu zien. Gainera, proba konkreturen batean oraindik ere emakume izate hutsagatik existitzen den diskriminazioari buruz ere hitz egiteko aukera izan zuten.