Abenduan Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak antolatutako jarduera bat egin zuen Gorputz Hezkuntzako mintegiak. “Emakume kirolariei buruzko hitzaldiak ikastetxeetan” aurrera eraman ziren, kirol-arloko emakumeei ikusgarritasuna emateko helburuarekin. Jarduera hau batxilergoko 2. mailako hautazko irakasgaiko ikasleekin egin zen, Paula Remirez (taekwondista) eta Nerea Ibinaga (mailu jaurtitzailea) kirolari nafarren bi hitzaldirekin. Institutura etorri ziren eta 2 orduz beren esperientzia azaldu zuten emakume eta kirolari gisa taldeekin, dinamika polita sortuz eta ikasleei beraien kirolak praktikatzeko aukera emanez.
Paula Remírez

Nerea Ibinaga
