Joan den asteazkenean, apirilaren 24an, Liburuaren Eguna ospatzeko, Gaztelania eta Literatura sailak Gaztelaniazko Literatur Lehiaketaren hogeita hirugarren edizioaren sari-banaketa egin zuen. Ekitaldia Vázquez Montalbán aretoan izan zen eta Luisa Galek eta Jon Solanok musika emanaldi batekin girotu zuten. Hauek izan ziren edizio honetako irabazleak:
A KATEGORIA (DBHko 1.-2. mailak) | B KATEGORIA (DBHko 3.-4. mailak) | C KATEGORIA (BATX. 1. ETA 2. mailak) | |
Lehen saria | Yaiza Lara | Wenhao Chen | Martín Ruano |
Bigarren saria | Irese Aibangbee | Alicia Varela | Iranzu Leceta |
Hirugarren saria | Itxaso Herreros | Ethan Zubiri | Leire Palacios |