Batxilergoko 2. mailako ikasleek hainbat jarduera antolatu zituzten neguko oporren aurreko azken eskola-egunerako. Jaia txokolatada batekin hasi zen, eta ikasleek gustura gozatu zuten. Jarduerak askotarikoak izan ziren. Musika, dantzak, bingoa eta jolas tradizionalak izan ziren. Mus txapelketa bat ere bai.