IES Zizur BHI ikastetxeko ikasleak eta ARDOI pilota elkartearen MARKEL PEREZ BUENO (13K) eta LANDER SETUAIN GARCIA (14K), Zizurko pilotariak, Baztango neguko txapelketako txapeldunorde gelditu dira kadete mailan, Amaiurren Amorebieta-Etxanoko bikotearen aurka jokatu den finala galdu eta gero. Erantsita doa argazkia Mariezkurrena eta Bakaikoa pilotari profesionalekin lagunduta.
Berriak
EUSKARAREN ASTEAREN AGURRA
Abenduaren 2an Olaia Inziarteren emanaldiarekin agurtu genuen euskararen astea. Olaiak bere esperientziak eta bizipenak partekatu zituen eta bere musika ibilbidea errepasatu zuen ikasleekin. Olaiaren gaztetasun samurrak ikasleekiko konplizitatea are handiagoa izatea lortu zuen. Emanaldiaren amaieran, DBHko 1. mailako ikasle bat, Saul, atera zen agertokira Olaiarekin batera Lau Teilatu abestera. Ikasleek gogoz txalotu zuten.
Donemiliaga Kukulara irteera
Azken asteetan, hirugarren DBHko ikasleek Donemiliaga Kukula bisitatu dute. Erdi Aroko kaligrafia tailer batean parte hartu zuten eta Suso eta Yuso monastegietarako bisita gidatua jaso zuten. Bertan, Gonzalo de Berceo Erdi Aroko egileari buruz ikasi zuten.
ESCAPEROOM BERDINTASUNAREN
ESCAPEROOM BERDINTASUNAREN ALDE TRAMANKULU KONPAINIAREN ESKUTIK Sekulako arrakasta! Azaroaren 28an eta 29an, DBHko 3. mailako ikasleek SCAPEROOMeko 6 saio izan dituzte TRAMANKULU konpainiaren eskutik, Euskararen Asteko programazioaren barruan. Denak oso gustora egon dira eta espero dugu haiek zer edo zer ikastea, gutxienez nor zen Clara Campoamor eta zer lortu zuen. ZIZUR BHIk […]
25-N IES ZIZUR BHI
Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatu zen mundu osoan. Horrekin lotuta, gure ikastetxean hiru ekitaldi desberdin egin ziren egun horretan bertan. Lehenik eta behin, 9: 00etatik 10: 30era, ekitaldi instituzional bat egin zen Vázquez Montalbán aretoan, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (INAI) ordezkariekin. Ekitaldi horretan, Ana Delgadok eta Elena Malaguillak, genero-indarkeriaren […]