Aurreko abenduaren 31n, DBH 4. mailako eta batxilergoko 1. eta 2. mailako Zizur BHIko 30 ikasle inguruk parte hartu zuten Iruñean egin zen San Silvestre lasterketan. 4,5 km inguru korrika egin zituzten lasterketa herrikoi horren 39. edizioan parte hartu zuten 2.700 lagunekin batera, eta urtea modu aktibo eta alaian amaitu zuten.
