Hiruhileko honetan, 2. DBHko ikasleak Maite Carranzaren Una bala para el recuerdor-en eleberria irakurtzeko pribilegioa izaten ari dira. Hamahiru urteko mutiko baten bidaia latza eta gogorra kontatzen digu. Protagonista aitaren bila dabil, kontzentrazio-esparru batean atxilotuta baitago, Asturiasen. 1936ko estatu kolpearen ondorengo edozein errepresaliaturen bizimodua eta heriotza ezagutarazteko, Asun Larreta, maisu hil baten biloba, institutura etorri da aitonarekin gertatutako guztia lehen pertsonan kontatzera, eta modu ezin hobean sartu gaitu 1936-1939 urteetako testuinguru historikoan. Asun Larretak, halaber, ongi dokumentatutako panel batzuk azaldu zituen, eskola-komunitateak aitonaren historia eta familiaren bilakaera erregimen frankistan jarraitzeko aukera izan zuelarik. Haiekin, Memoria historikoa oso presente egon da ikastetxean martxoan.