This week, we’ve had the chance of listening to a storyteller from London. On Tuesday we listened to the story ‘The Last Bus Home’ with the groups of 1st ESO. It’s a story of a schoolgirl who gets lost in London and travels in time to discover the first the secrets of 80s London and […]
Berriak
MENDUKILORA BISITA
Aurreko 2022ko azaroaren 22, 23 eta 30an, laugarren mailako zientzietako ikasleek Aralarrera egin zuten ateraldia. Ateraldi honetan, Astitzen dagoen Mendukilo kobazuloa bisitatu zuten lurrazpiko mundu endokarstikoan murgilduz. Lurrazpitik aterata, urak miloika urteetan zehar uzten dituen aztarna exokarstikoak ikusteko eta disfrutatzeko aukera ere izan zuten Aralarretik egin zuten mendi ibilbide batekin.
Markel Pérez eta Lander Setuain, txapeldunorde
IES Zizur BHI ikastetxeko ikasleak eta ARDOI pilota elkartearen MARKEL PEREZ BUENO (13K) eta LANDER SETUAIN GARCIA (14K), Zizurko pilotariak, Baztango neguko txapelketako txapeldunorde gelditu dira kadete mailan, Amaiurren Amorebieta-Etxanoko bikotearen aurka jokatu den finala galdu eta gero. Erantsita doa argazkia Mariezkurrena eta Bakaikoa pilotari profesionalekin lagunduta.
EUSKARAREN ASTEAREN AGURRA
Abenduaren 2an Olaia Inziarteren emanaldiarekin agurtu genuen euskararen astea. Olaiak bere esperientziak eta bizipenak partekatu zituen eta bere musika ibilbidea errepasatu zuen ikasleekin. Olaiaren gaztetasun samurrak ikasleekiko konplizitatea are handiagoa izatea lortu zuen. Emanaldiaren amaieran, DBHko 1. mailako ikasle bat, Saul, atera zen agertokira Olaiarekin batera Lau Teilatu abestera. Ikasleek gogoz txalotu zuten.
Donemiliaga Kukulara irteera
Azken asteetan, hirugarren DBHko ikasleek Donemiliaga Kukula bisitatu dute. Erdi Aroko kaligrafia tailer batean parte hartu zuten eta Suso eta Yuso monastegietarako bisita gidatua jaso zuten. Bertan, Gonzalo de Berceo Erdi Aroko egileari buruz ikasi zuten.