ESCAPEROOM BERDINTASUNAREN ALDE TRAMANKULU KONPAINIAREN ESKUTIK Sekulako arrakasta! Azaroaren 28an eta 29an, DBHko 3. mailako ikasleek SCAPEROOMeko 6 saio izan dituzte TRAMANKULU konpainiaren eskutik, Euskararen Asteko programazioaren barruan. Denak oso gustora egon dira eta espero dugu haiek zer edo zer ikastea, gutxienez nor zen Clara Campoamor eta zer lortu zuen. ZIZUR BHIk […]
Berriak
25-N IES ZIZUR BHI
Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatu zen mundu osoan. Horrekin lotuta, gure ikastetxean hiru ekitaldi desberdin egin ziren egun horretan bertan. Lehenik eta behin, 9: 00etatik 10: 30era, ekitaldi instituzional bat egin zen Vázquez Montalbán aretoan, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (INAI) ordezkariekin. Ekitaldi horretan, Ana Delgadok eta Elena Malaguillak, genero-indarkeriaren […]
Euskararen Astea
ZIZUR BHIk hasiera eman dio Euskararen Asteari, Euskalkiei buruzko mahai-inguru batekin eta Oskar Estanga musikari eta bertsolariaren emanaldi txalotuarekin. Oskar Estangak buelta eman dio bertsolaritzari, munduko musikak nahastuz, kumbiatik flamenkora, eta ahozko inprobisazioa landuz, “gure erara” ikuskizunarekin. Nola ez, gure ikasleak aho bete hortz geratu dira horrelako musikariaren aurrean.
IES ZIZUR BHI EUSKARALDIAREKIN
“Hitzez ekiteko garaia” Euskara ahora Azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu Euskaraldiari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Zizur BHI arigune bihur dezagun urteko […]
LIBURUTEGIAREN EGUNA 2022
Ikastetxeko liburutegiak urriaren 24an Eskola Liburutegien Eguna ospatzeko “Liburu bat, txanpon bat” izeneko ekimena burutu du. Jarduera horretan, beste erabiltzaile batzuentzat interesgarriak ziren irakurketak gomendatzea proposatu zitzaien ikasleei, eta horren truke txokolatezko txanpon sinboliko bat jasotzen zuten. Parte-hartzea oso handia izan da eta gomendioak liburutegiko kortxoan jarriko dira.