“Hitzez ekiteko garaia” Euskara ahora
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu Euskaraldiari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Zizur BHI arigune bihur dezagun urteko 365 egunetan. Ahoz aho euskeraz harro