IES Zizur BHIko ikasleek graduazioa ospatu zuten. Pandemia urte hauen osteko agur-ekitaldia bere distira guztiarekin itzuli zen Zizurko pilotalekura. Bero itogarriak eta abanikoen mugimendu egokituak markatutako zeremonia, ia koreografia inprobisatua osatuz. Zeremonia xume eta hunkigarria izan zen, non familiek seme-alabentzako une berezi horretaz gozatu ahal izan zuten, Batxilergoko 2. mailak dakarren ezinegonaren […]
Berriak
2ºDBH kurtso amaiera txangoa
Ekainaren 2an 2ºDBHko ikaslegoak Orikaingo Salting jolastoki jardunaldiaz gozatu zuen eta amaitzeko Ultzama ibaian bainua hartu zuen
TXAPELDUNAK
Zizurreko BHIko DBH2ko Iker Fernandez Estella eta Oier Goñi Aznarez ikasleek, Ardoi Pilota Elkarteko pilotariek, Nafarroako Kirol Jokoak txapelketa, Haur 2. mailan, irabazi egin dute atzo, Lizarrako Barbarin-Usabiaga bikoteari finalean 18-11 irabazi eta gero.
EGIPTOKO GELA ZIZUR BHIN
Iaz Zizur BHIn Egiptoren inguruan sortutako proiektua da, eta aurten ikasle gehiagorengana zabaldu da. Proiektu honetan parte hartu dute hainbat arlotako irakasleek, plastika, hizkuntza, erlijioa edo frantsesa barne, eta beren ekarpenak egin dituzte kultura ikasi eta hausnartzeko gune bat sortzeko. Egiptoko ikasgelak espazio inklusiboa eta aniztasunari arreta emateko gunea ere izan nahi du, non proiektu […]
Port Aventura DBH 1.
Ekainak 2an DBH1. mailako ikasleak Port Aventurara joan ziren, kurtso bukaerako bidaiara. Bidaia luzea izan zen arren, merezi izan zuen parkean pasatako denborak. Gainera, oso ongi pasatzeaz gain, jarrera bikaina izan zuten bai parkean eta baita autobuseko bidaian ere. Kurtsoan zehar egindako lanaren ostean, merezitako bidaia bikaina!