Apirilak 27an Azpeitiara joan ziren DBH 3. mailako ikasleak, Gizarte Zientzietako departamentuak antolatuta. Ikasturtean zehar ikasi ditugun sektore ekonomikoak lantzeko, Azpeitiako Tren Museoko XIX. mendeko baporezko trenean ibili ziren, garaiko garraioa nolakoa zen ezagutzeko. Bestalde, Loiolako San Inazioren Santutegia ere bisitatu zuten. Horrela, Historiako ikasgaian Aro Modernoari buruz ikasi dituzten hainbat eduki landu zituzten, besteak […]
Berriak
PELOTARIS
Zizurreko Ardoi Pilota Elkarteko Gomez-Goñi pilotariak Baztaneko Udaberriko Txaoelketako txapeldunorde atera dira, Haur B Mailan, Iruritan jokatu den finalean Gomez-Bidart Leitzako bikotearen aurka 18-17 galdu eta gero. Era berean, Zizurreko Ardoiko Markel Perez eta Ulzamako Pablo Aldaz pilotariak txapelduorde atera dira txapelketa berdinean, baina Haur A Mailan, Elizondon jokatu den finalean Atauneko Izagirre-Alberdiren aurka 18-16 […]
ADIMEN ARTIFIZIALAREN ASTEA
Apirilaren 7an eta 8an, ESO/DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek modu aktiboan parte hartu zuten Adimen Artifizialaren Astean, LuZia Fundazioak antolatuta eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko IkasNovak sustatuta. Helburu nagusia ikasleak Adimen Artifizialera eta haren aplikazio eta baliabideetara hurbiltzea izan da, erabakigarriak baitira gure oraina eta etorkizun hurbilaren garapenean. Ikasleek Teknika, Praktika eta Etika moduluetan […]
FERNANDO MORILLO IDAZLEAREN BISITA (14L TEKNOLOGIKOAN)
Apriilaren 13an Fernando Morillo euskal idazlearen bisita izan zuten D ereduko DBHko 4. mailako teknologiako ikasleek. Azpeitiarrak tailertxoak egin zituen ikasleekin eta ikasleek ere era guztietako bitxikeriak galdetzeko aukera izan zuten.
Saritutako ikasleak “Aniztasun Aberastasun”
14Lko ikasleek beren kategorian irabazi dute Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak antolatutako V. Eskola Lehiaketa “Aniztasun Aberastasun”. Bideo irabazlea honako hau izan da: «Opariak gara», eta esteka honetan ikus dezakezue: https://youtu.be/OT3J2vSvbHY 14K-ko ikasleek beste bideo zoragarri batekin ere parte hartu dute, besteak beste, honako helbide honetan: https://youtu.be/nDm5U7k3wQ8 14Lko ikasleak apirilaren 11n, […]