Ikastetxeko liburutegiak urriaren 24an Eskola Liburutegien Eguna ospatzeko “Liburu bat, txanpon bat” izeneko ekimena burutu du. Jarduera horretan, beste erabiltzaile batzuentzat interesgarriak ziren irakurketak gomendatzea proposatu zitzaien ikasleei, eta horren truke txokolatezko txanpon sinboliko bat jasotzen zuten. Parte-hartzea oso handia izan da eta gomendioak liburutegiko kortxoan jarriko dira.