Gure ikasleak pasaden abenduaren 31an ospatutako San Silvestrean parte hartu zuten (urtero bezala), Gorputz Hezkuntzan landutako entrenamendua planifikatzeko lanari amaiera emanez. Urtea modu osasuntzuz hasiz!
Berriak
Donostia
Batxilergoko 2. mailako psikologiako ikasleek Basque Center on Cognition, Brain and Language zentroa bisitatu zuten Donostian. Bertan, neurozientzian eta psikologia kognitiboan (eleaniztasuna, itsutasuna, dislexia…) zituen ikerketa-ildo anitzak ezagutu genituen, eta ikertzaileekin hitz egin zuten. Ondoren, Garuna (k) -Cerebro (s) erakusketa bisitatu genuen San Telmo Museoan.
ANFENTZAKO LIBURUEN AZOKA SOLIDARIOA
CBUko (Curriculum Bereziko Unitatea) eta Batxilergoko 1. mailako Literatura Unibertsaleko ikasleek liburu azoka solidarioa antolatu zuten abenduaren 12an, asteartea, institutuko liburutegian. Zizurko liburutegi publikoko hezkuntza-komunitateak eta erabiltzaileek emandako liburuak bildu ziren, eta, ondoren, 2 eurotan saldu ziren. Bildutako 570 euroak ANFAS elkarteari eman zitzaizkion: desgaitasun intelektuala edo garapen-nahasmenduak dituzten pertsonen eta haien familien aldeko Nafarroako […]
TXAPELDUNAK
IES Zizur BHIko DBH1eko UXUE GOMEZ BASURTO eta NAROA SETUAIN GARCIA bikoteak, haurrak mailan, Nafarroako Kirol Jokuetako binakako esku pilotako txapelketa irabazi egin du, Agoitzeko frontoian abenduaren 16an jokatu den finalean, ADOSeko Irigoien-Deskarga bikoteari 18-14 irabazi eta gero. Bikote honek txapelketa hau bigarren aldiz irabazi du, iaz, kimuak mailan irabazi baitzuten. Zorionak, bikote!!
IRTEERA ARTICERA (DBH 4)
Urriaren 29an, asteazkena, DBHko 4. mailako ikasleak izotz gainean patinatzen aritu ziren Articen, Uharten kokatutako pistan. Hainbat taldetan antolatu ziren jolas eta ikaskuntza-jarduera ezberdinak egiteko, eta, horiei esker, beste jarduera batez gozatu ahal izan zuten lagunekin, baita aisialdi osasungarriaren alternatiba bat ezagutu ere.