Joan den ostiralean, urtarrilak 12, Diana Cabrerak bisitatu gintuen, Oses Construcción Ardoi taldeko jokalaria, Challenge Ligan parte hartzen duen taldearen partaidea eta Argentinako Selekzioko kide den jokalaria. Bisita “Emakumeak eta kirol fisikoa” programaren barruan antolatu zen, Nafarroan emakumeen kirola ikusarazteko eta sustatzeko INDJren ekimena. Horri esker, DBHko 1. mailako “Jarduera fisikoa eta emozio fisikoak” […]
Berriak
Kirol Berria
IES ZIZUR BHiko DBH1eko ikaslea den UXUE GOMEZ BASURTO eta Alize Sagardui (Goizueta) pilotariak Tafallako Neguko txapelketako txapeldunorde geratu dira, kadete mailan, Ereta pilotalekuan urtarrilaren 14ean jokatu den finalean, Iria Madariaga (Tafalla) eta Malen Ayesa (Zestoa) bikotearen aurka 18-17 galdu eta gero.
Kirol berria
ZIZUR BHIko DBH4ko ikasleak diren AIMAR MARTINEZ DE LA HIDALGA eta IKER FERNANDEZ ESTELLA pilotariak Tafallako Neguko txapelketako txapeldunorde geratu dira, kadete mailan, Ereta pilotalekuan urtarrilaren 14ean jokatu den finalean, Pascual (Lizarra) eta Esain (Huarte) bikotearen aurka 22-16 galdu eta gero.
San Silvestre
Gure ikasleak pasaden abenduaren 31an ospatutako San Silvestrean parte hartu zuten (urtero bezala), Gorputz Hezkuntzan landutako entrenamendua planifikatzeko lanari amaiera emanez. Urtea modu osasuntzuz hasiz!
Donostia
Batxilergoko 2. mailako psikologiako ikasleek Basque Center on Cognition, Brain and Language zentroa bisitatu zuten Donostian. Bertan, neurozientzian eta psikologia kognitiboan (eleaniztasuna, itsutasuna, dislexia…) zituen ikerketa-ildo anitzak ezagutu genituen, eta ikertzaileekin hitz egin zuten. Ondoren, Garuna (k) -Cerebro (s) erakusketa bisitatu genuen San Telmo Museoan.