Otsailaren 8an, Susana Pedrosak, Nasertic-eko Biologia Molekularreko arduradunak, hitzaldi interesgarria eskaini zien Kultura Zientifikoko Batxilergoko 1. mailako ikasleei. Bertan DNA laginen analisiaren bidez identifikatzea eta bere aplikazio anitzak kontatu zikigun. Aplikazio horietako batek, DNA Bankuak, diktadura frankistaren garaian desagertutako pertsonen gorpuzkiak identifikatzea errazten du, exhumazioetan. Jarduera hau, bigarren urtez jarraian, I.E.S.ko Memoria Historikoaren proiektuak antolatu […]
Berriak
Kirol berria
IES Zizur BHIko DBH 4. mailako AIMAR GOMEZ BASURTO eta OIER GOÑI AZNAREZ ikasleek Nafarroako trinkete txapelketa irabazi dute, kadete mailan, otsailaren 10ean Mendillorrin jokatu den finalean Larrauneko Ijurko-Ijurko bikoteari 30-20 irabazi eta gero.
LIBURUTEGIAK BELATZ EKARRI DU
Aurreko ostegunean, otsailaren 1an, DBH-ko 1 mailako ikasleek Mikel Santos, Belatz, komikilariaren hitzaldian parte hartu zuten Zizurko Kultur Etxean. Bertan, klasean nobela grafikoari buruz landutakoa sakontzeko aukera izan zuten, komikilari profesional baten eskutik. Hasieran Mikelek, gidoilarien garrantziari buruz hitz egin zuen, eta marraztearen eta komiki bat sortzearen arteko ezberdintasunak azaldu zituen. Ondoren, baliabide literarioei eta […]
Arazuri
Urtarrilean DBHko 2. mailako ikasle guztiekin Arazuriko araztegia bisitatu dugu. Hemen ikusi ahal izan dugu gelan landutako nahasketen banaketaren aplikazio praktiko bat.
Lehiaketa
IES Zizur BHIko Arte Plastikoen sailak, zuzendaritza taldearekin batera, 2024-2025 ikasturteko eskola agendaren azala ilustratzeko lehiaketa bat deitzen du. Proposamenak biltzeko epea martxoaren 26an eta 27an ezarriko da. Lehiaketak lehen sari bat eta bi bigarren sari izango ditu. Parte hartzera animatzen zaituztegu.