Joan den asteartean, abenduaren 13an, Literatura Unibertsaleko ikasleek liburuen azoka solidarioa antolatu zuten liburutegian. Bildutako 580 euroak SARAY Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteari eman zaizkio. Saldu ez ziren liburuei dagokienez, batzuk elkarteari berari emango zaizkio eta beste batzuk Madre Corajeri. Mila esker hezkuntza-komunitate osoari eta Zizur Nagusiko liburutegi publikoari bere laguntzagatik!
Berriak
Storyteller
This week, we’ve had the chance of listening to a storyteller from London. On Tuesday we listened to the story ‘The Last Bus Home’ with the groups of 1st ESO. It’s a story of a schoolgirl who gets lost in London and travels in time to discover the first the secrets of 80s London and […]
MENDUKILORA BISITA
Aurreko 2022ko azaroaren 22, 23 eta 30an, laugarren mailako zientzietako ikasleek Aralarrera egin zuten ateraldia. Ateraldi honetan, Astitzen dagoen Mendukilo kobazuloa bisitatu zuten lurrazpiko mundu endokarstikoan murgilduz. Lurrazpitik aterata, urak miloika urteetan zehar uzten dituen aztarna exokarstikoak ikusteko eta disfrutatzeko aukera ere izan zuten Aralarretik egin zuten mendi ibilbide batekin.
Markel Pérez eta Lander Setuain, txapeldunorde
IES Zizur BHI ikastetxeko ikasleak eta ARDOI pilota elkartearen MARKEL PEREZ BUENO (13K) eta LANDER SETUAIN GARCIA (14K), Zizurko pilotariak, Baztango neguko txapelketako txapeldunorde gelditu dira kadete mailan, Amaiurren Amorebieta-Etxanoko bikotearen aurka jokatu den finala galdu eta gero. Erantsita doa argazkia Mariezkurrena eta Bakaikoa pilotari profesionalekin lagunduta.
EUSKARAREN ASTEAREN AGURRA
Abenduaren 2an Olaia Inziarteren emanaldiarekin agurtu genuen euskararen astea. Olaiak bere esperientziak eta bizipenak partekatu zituen eta bere musika ibilbidea errepasatu zuen ikasleekin. Olaiaren gaztetasun samurrak ikasleekiko konplizitatea are handiagoa izatea lortu zuen. Emanaldiaren amaieran, DBHko 1. mailako ikasle bat, Saul, atera zen agertokira Olaiarekin batera Lau Teilatu abestera. Ikasleek gogoz txalotu zuten.