Batxilergoko 2. mailako ikasleek hainbat jarduera antolatu zituzten neguko oporren aurreko azken eskola-egunerako. Jaia txokolatada batekin hasi zen, eta ikasleek gustura gozatu zuten. Jarduerak askotarikoak izan ziren. Musika, dantzak, bingoa eta jolas tradizionalak izan ziren. Mus txapelketa bat ere bai.
Berriak
SORTEO CESTA NAVIDAD
El número premiado ha sido el 062. Para reclamar el premio llamad al teléfono del instituto. Hasta que no se declare el ganador/a, conservad los boletos.
MARKEL PEREZ BUENO, PILOTAKO TXAPELDUNORDE
ARDOI pilota elkarteko MARKEL PEREZ BUENO (13K) pilotaria, IES ZIZUR BHI institutuko ikaslea, txapeldunordea gelditu da Nafarroako Kirol Jokoak txapelketan, kadete mailan, pasa den larunbatean Tafallako Ereta pilotalekuan jokatu den finalean, Arkupeko Bereau pilotariaren aurka 18-14 galdu ondoren. Zorionak!
JAGOBA ARRASATEK ZIZUR BHI BISITATU DU
Vázquez Montalbán aretoa prentsa-areto bihurtu zen, eta D ereduko DBHko 3. mailako gure ikasleak kazetari aditu bihurtu ziren. Jagoba Arrasate hurbila eta adeitsua izan zen, elkarrizketatzeko prest, galdera guztiei erantzun emanez. Gutxitan ikusi ditugu ikasleak hain adi eta benetazko interesarekin. Jagoba Osasunako jokalariei, mundialari eta bere interesei buruz aritu zen, hala nola pilota edo bertsolaritza. […]
Musikariak Ikastetxeetan
Astezkena, 14ean, Ines Osinagak bisitatu zigun 3ºC, 3º L, 3º A+ eta 2º K ko ikasleei. Esperientzia partehartzailea izan zen, non Inesek bere bizitza profesionala kontatu zuen eta trikiarekin lagunduta abestiak jo zituen. Ikaslegoak asko disfrutatu zuen. Osteguna, 15ean, Aguxtin Alkhat.en txanda izan zen. Iparraldeko musikari eta konpositorea, azken aldian ospe handia lortzen ari dena. […]