Batxilergoko Literatura Unibertsaleko 1. mailako ikasleak Examen antzezlanean izan ziren joan den otsailaren 27an. Kico Albak zuzendutako thriller psikologiko bat da, Plaza de la Cruz Antzerki Tailerrak antzeztua. Agertokian, korporazio misteriotsu batekin bat egiteko hautaketaren azken etapa ikusten dugu. Bertan, hautagaiek enigma bakar bati egin behar diote aurre: hirurogei minutu, hamaika hautagai, erantzun bat, galderarik […]
Berriak
EGIPTO
Zizur Nagusiko Udaleko Kultur Aretoan, ZIZUR BHIk otsailaren 6tik 16ra bitartean egindako “Egiptoko Ikasgela” hezkuntza-proiektua ikusgai jarri da. Proiektu honetan Geografia eta Historia, Erlijioa, Frantsesa, Plastika, Hizkuntza eta Literatura, Musika eta Matematika ikasgaietako DBHko 1. mailako ikasleek parte hartu dute. Proiektuan parte hartu dute, halaber, EUNATE BHIk, Egiptoko ekonomiari buruzko lan batekin, eta OLZA OCHOA […]
CAROLINA RUEDA INSTITUTUAN
Zizurko Udalari esker, DBHko 1. mailako ikasleek Carolina Rueda kolonbiarraren zuzeneko kontakizunez gozatzeko aukera izan dute. Berarekin urrutiko leku eta garaietara bidaiatu dugu eta, gainera, narrazioari buruz asko ikasi dugu. Plazer bat izan da berarekin egon ahal izatea!
PSIKOLOGIA 1º BATX
Psikologia ikasgaiko 1. batxilergoko ikasleek Zolinako Equitén, zaldien bidezko psikologia eta terapia lagunduaren zentroko instalazioak, bisitatu zituzten. Bertan nola lan egiten duten eta terapia horren onurak azaldu zizkiguten.
DNA BANKUA, NASERTIC
Otsailaren 8an, Susana Pedrosak, Nasertic-eko Biologia Molekularreko arduradunak, hitzaldi interesgarria eskaini zien Kultura Zientifikoko Batxilergoko 1. mailako ikasleei. Bertan DNA laginen analisiaren bidez identifikatzea eta bere aplikazio anitzak kontatu zikigun. Aplikazio horietako batek, DNA Bankuak, diktadura frankistaren garaian desagertutako pertsonen gorpuzkiak identifikatzea errazten du, exhumazioetan. Jarduera hau, bigarren urtez jarraian, I.E.S.ko Memoria Historikoaren proiektuak antolatu […]