Joan den ostiralean, urtarrilak 12, Diana Cabrerak bisitatu gintuen, Oses Construcción Ardoi taldeko jokalaria, Challenge Ligan parte hartzen duen taldearen partaidea eta Argentinako Selekzioko kide den jokalaria.
Bisita “Emakumeak eta kirol fisikoa” programaren barruan antolatu zen, Nafarroan emakumeen kirola ikusarazteko eta sustatzeko INDJren ekimena. Horri esker, DBHko 1. mailako “Jarduera fisikoa eta emozio fisikoak” hautazkoaren kideek jokalariarekin izandako solasaldiaz eta entrenamendu eta joko saioaz gozatu ahal izan zuten.
Hitzaldian zehar, jokalari argentinarra duela 6 urte inguru Zizurreko taldera etorri zela ikusi ahal izan zuten, Europa mailako emakumezkoen ligarik garrantzitsuenetakoaz gozatzera, eta nola kirolak bere familiarengandik urrun egoteko zailtasunak gainditzera lagundu zion, bere kirol eta amets pertsonalak lortuz (baita ere Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziaduna da eta Ardoin behe kategorietako entrenatzailea ere bada). Bestalde, iraunkortasunean eta borrokan oinarritutako nortasuna sortzen lagundu diola azaldu zigun, emakumezkoen saskibaloiak ez baitu beti behar adinako laguntzarik eta ikusgarritasunik, jokalariek profesionalki horretan jarduteko aukera txikia izanik.