Ikasturte honetan, urriaren 24an ospatzen den Liburutegiaren Eguna ospatzeko, aipu interesgarrien bilketa bat antolatu zuen ikastetxeko liburutegiak. Horretarako, parte hartu zuten ikasleek edozein literatura-liburuen aipamen bereziki esanguratsuren bat hautatu behar izan zuten. Liburutegiko kortxoan hunkigarrienen eta iradokitzaileenen aukeraketa bat jarri da ikusgai, eta horietako batzuk, gainera, datorren ikasturteko eskolako agendan agertuko dira. Bestalde, ahalegin handiena […]
Berriak
ASTRAIN
Iraileko azken astean, DBHko 2. mailako ikasleek institututik Asterain herriraino ibilaldi bat egin zuten bailarako bideetan barrena. Asterainen aukera izan zuten bertan jolasteko eta bertako herritarrekin harremantzeko
ERRENIEGA
Iraileko azken astean, institutuko DBHko 1. mailako ikasleek Erreniega mendira ibilaldia egin zuten. Eguraldi paregabea izan genuen, eta giroa ezin hobea. Donejakue Bidea jarraituz tipi-tapa tontorreraino iritsi ginen tartean geldialdi txikiak eginez, adibidez Zarikiegi herrian.
SAREAN EUSKARAZ JARDUNALDIAK
El pasado día 10 de octubre asistimos a las jornadas de Sarean euskaraz en el Baluarte con el alumnado de primero de bachiller del modelo D: Jóvenes, euskera y las nuevas tecnologías son los ejes de este proyecto.
TXAPELDUN
IES Zizur BHIko DBH1Lko UXUE GOMEZ BASURTO pilotariak eta Goizuetako Alize Sagardui Lekuonak esku pilotako EMC 3 Hiriburuak pilota goxua gazte maila txapelketa irabazi dute, pasa den larunbatean, urriaren 15ean, Bilboko Bizkaia frontoian jokatu den finalean, Arizti (Zaldibia)-Etxenagusia (Dima) bikoteari 18-7 irabazi eta gero. Zorionak, txapeldun!