Ikasturte honetan, urriaren 24an ospatzen den Liburutegiaren Eguna ospatzeko, aipu interesgarrien bilketa bat antolatu zuen ikastetxeko liburutegiak. Horretarako, parte hartu zuten ikasleek edozein literatura-liburuen aipamen bereziki esanguratsuren bat hautatu behar izan zuten. Liburutegiko kortxoan hunkigarrienen eta iradokitzaileenen aukeraketa bat jarri da ikusgai, eta horietako batzuk, gainera, datorren ikasturteko eskolako agendan agertuko dira. Bestalde, ahalegin handiena egin zuten ikasleek IES ZIZUR BHIko logotipoa zuen boligrafo bat eskuratu zuten sari gisa.