2023ko ekainaren 27, 28 eta 29an, 13B taldeak Zaragozan ospatutako “Incubadora de Sondeos y Experimentos” lehiaketaren XII Fase Nazionalean parte hartu zuen. Gure institutuko ikasleen loaren osasuna aztertzen den “ARDIAK KONTAKETA” izeneko Matematika irakasgaian egindako lana aurkeztu zuten. Eskertzen dugu inkestan erantzun duten ikasle guztien parte hartzea, beraien kolaboraziorik gabe proiektu hau ezinezkoa izango litzateke. […]
Berriak
SALIDA SURF (HENDAYA)
Maiatzean 3. eta 4.DBH-ko atal elebidun frantseseko ikasleak Hendaiako hondartzan egun eguzkitsu batez gozatu zuten. Irteera hau inmersio linguistikoa bilatuz planteatu zen eta surfa praktikatzeaz gain herria ezagutzeko aukera ere izan zuten.
SALIDA ROCÓPOLIS (BOULDER)
Maiatzean 1.DBH-ko ikasleek Berrioplanoko Rocópolis eskalada zentroaz gozatzeko aukera izan zuten. Bi orduz boulderrean jarduera eta erronka ezberdinak egiten egon ziren, altuera gutxiko paretak eta blokeak eskalatuz. Ikasleentzat jarduera berri eta motibagarria izan zen eta oso positiboki baloratu zuten.
MUSIQUEANDO 2023
Joan den apirilaren 27an, musika ikasgelatik kalera ateratzean datzan “Musiqueando” jarduera egin zen estatu mailan. Zizur BHIk DBHko 1. mailako lau talderekin parte hartu zuen, eta Kultur Etxeko enparantzan izan ginen 4. eta 5. orduetan, klasean landutako errepertorioa interpretatzen hainbat instrumentu erabiliz: txirulak, ukeleleak, zotzak, gorputz-perkusioa eta ahotsak.
OLINPIADA MATEMATIKOA 2. DBH
Joan den larunbatean, 2023ko maiatzaren 6an, IES Zizur BHIko 2. DBHko bost ikaslek Nafarroako Matematikako XXXV Olinpiadan parte hartu zuten. Gure zentroa ordezkatzera etorri ziren: Ainara Iriarte Zabalza (12K), Aimar Larrambe Iriarte (12K), Josu Mihura Zabaco (12A), Paula Albéniz Cía (12D) eta Jon Santos Tirapu (12D). Proba, binaka 6 problema logiko-matematiko ebaztean datzana, San Adriango […]