Iraileko azken astean, institutuko DBHko 1. mailako ikasleek Erreniega mendira ibilaldia egin zuten. Eguraldi paregabea izan genuen, eta giroa ezin hobea. Donejakue Bidea jarraituz tipi-tapa tontorreraino iritsi ginen tartean geldialdi txikiak eginez, adibidez Zarikiegi herrian.