CBUko (Curriculum Bereziko Unitatea) eta Batxilergoko 1. mailako Literatura Unibertsaleko ikasleek liburu azoka solidarioa antolatu zuten abenduaren 12an, asteartea, institutuko liburutegian. Zizurko liburutegi publikoko hezkuntza-komunitateak eta erabiltzaileek emandako liburuak bildu ziren, eta, ondoren, 2 eurotan saldu ziren. Bildutako 570 euroak ANFAS elkarteari eman zitzaizkion: desgaitasun intelektuala edo garapen-nahasmenduak dituzten pertsonen eta haien familien aldeko Nafarroako elkarteari. Eta saldu gabeko liburuak, tratu txarrak jasan dituzten emakumeen harrera-etxe batera. Eskerrik asko hezkuntza-komunitate osoari parte hartzeagatik!