Urriaren 29an, asteazkena, DBHko 4. mailako ikasleak izotz gainean patinatzen aritu ziren Articen, Uharten kokatutako pistan. Hainbat taldetan antolatu ziren jolas eta ikaskuntza-jarduera ezberdinak egiteko, eta, horiei esker, beste jarduera batez gozatu ahal izan zuten lagunekin, baita aisialdi osasungarriaren alternatiba bat ezagutu ere.