Zizurreko BHIko DBH2ko Iker Fernandez Estella eta Oier Goñi Aznarez ikasleek, Ardoi Pilota Elkarteko pilotariek, Nafarroako Kirol Jokoak txapelketa, Haur 2. mailan, irabazi egin dute atzo, Lizarrako Barbarin-Usabiaga bikoteari finalean 18-11 irabazi eta gero.
EGIPTOKO GELA ZIZUR BHIN
Iaz Zizur BHIn Egiptoren inguruan sortutako proiektua da, eta aurten ikasle gehiagorengana zabaldu da. Proiektu honetan parte hartu dute hainbat arlotako irakasleek, plastika, hizkuntza, erlijioa edo frantsesa barne, eta beren ekarpenak egin dituzte kultura ikasi eta hausnartzeko gune bat sortzeko. Egiptoko ikasgelak espazio inklusiboa eta aniztasunari arreta emateko gunea ere izan nahi du, non proiektu […]
Port Aventura DBH 1.
Ekainak 2an DBH1. mailako ikasleak Port Aventurara joan ziren, kurtso bukaerako bidaiara. Bidaia luzea izan zen arren, merezi izan zuen parkean pasatako denborak. Gainera, oso ongi pasatzeaz gain, jarrera bikaina izan zuten bai parkean eta baita autobuseko bidaian ere. Kurtsoan zehar egindako lanaren ostean, merezitako bidaia bikaina!
IES ZIZUR BHIn AUTOKONTSUMORAKO FV INSTALAZIO PARTEKATUA
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Trantsizio Energetikoko Zerbitzua Zizur Nagusiko zentru publiko jakinetan eguzki-instalazio fotovoltaikoko proiektua ezartzen ari da, 2030erako Nafarroako Plan Energetikoaren barruan. Plan horrek energia-eraginkortasuneko estrategien bidez, energia-gastuan aurreztea, energia-iturri garbi eta berriztagarrien erabilera eta energia elektrikoa bertan ekoizteko eta kontsumitzeko aukera probestea bilatzen ditu. Instalazio-prozesuaren argazkiak erantsi ditugu.
OSASUN ASTEA
Apirilaren 7an Osasunaren Munduko Eguna ospatzen da, eta IES Zizur BHIk ospakizun horretan parte hartu zuen hainbat Departamentuetatik Osasunaren Astea antolatuz. Departamentu horietan hainbat jarduera egin dira ohiturek osasunean duten eraginaz kontzientziatzeko.
Espainiako Saskibaloi Txapelketa, IES Zizur BHIko ikasleen partaidetzarekin
Avia Zizur Ardoi emakumezkoen kadete taldeak kluben arteko Espainiako txapelketa jokatu zuen Lleidan, eta bertan parte hartu zuten gure ikasle diren Maria Arbizuk, Paula Armendarizek, Olaia Asiainek, Adriana Garciak, Alejandrina Inzak, Noa Rodriguezek, Lucía Molinak eta Marta Jimenezek. Ruben Navak zuzentzen duen taldea H multzoan sailkatu zen, Industrias Peñalver MB (Murtziako txapelduna), Damas Baloncesto Sevilla […]
Spelling Bee lehiaketa
Maiatzaren 11an, gure ikasle Joaquín Navas Serranok (1ºB) Nafarroako Spelling Bee txapelketan parte hartu zuen. Joaquín bigarren postua lortu zuen ZIZUR BHI podiuman jarriz. Institutoko hautaketa prozezuan parte hartu zuten DBHko 1. mailako beste ikaskide batzuk ere berarekin joan ziren. Nor izango da gure parte-hartzailea hurrengo ikasturtean?
IKASKETA-BIDAIA ANDALUZIARA BATXILERGOKO 1. MAILAKO IKASLEAK
Apirilaren 2tik 8ra bitartean egin zen bidaia hau bidaia bizia izan da, eta ikasleek eta irakasleek topera gozatu dute. 6 egun hauetan denbora izan zuten monumentuak bisitatzeko (Kordobako meskita, Sevillako Alkazarrak, Alhambra, Salamancako katedrala), bisita gidatuak, argazki-gymkanak egiteko, baita abentura anitzeko zentro batera joateko ere. Azken batean, bidaia potentea izan da, eta ez da ezer […]
UKRAINARAKO LAGUNTZA HUMANITARIOA
Azken asteotan, ZIZUR BHIko Eskola Solidarioetatik 631 euro bildu dira SOS UCRANIA Klusterrarentzat, eskumuturrekoen, giltzatakoen, orri-markatzaileen eta kamiseten salmentari eta bi smartboxen zozketari esker. Aldi berean, zentroan hainbat hausnarketa-jarduera egin dira gatazka armatuei eta errefuxiatuei buruz. Eskerrik asko hezkuntza-komunitate osoari zuen laguntzagatik!
2. DBHKO ikaslekin zientza museora egindako bisitaldia
Apirilaren 27an eta maiatzaren 9an teknologia ikasgaia ikasten duten 2. mailako ikasleek Donostiako zientzia museoa bisitatu zuten. Ikasleek elektrizitateko tailer batean partu hartu zuten.