Azken asteotan, ZIZUR BHIko Eskola Solidarioetatik 631 euro bildu dira SOS UCRANIA Klusterrarentzat, eskumuturrekoen, giltzatakoen, orri-markatzaileen eta kamiseten salmentari eta bi smartboxen zozketari esker. Aldi berean, zentroan hainbat hausnarketa-jarduera egin dira gatazka armatuei eta errefuxiatuei buruz. Eskerrik asko hezkuntza-komunitate osoari zuen laguntzagatik!