2022ko apirilaren 13an, asteazkenarekin, 1. Batxilergoko Teknologia Industrialeko ikasleekin Ceniferrera egin genuen bisitaldi bat. Ikasleek hainbat hitzaldietan eta CISER-eko irakasleek emandako tailerretan parte hartu zuten.
OLINPIADA MATEMATIKOA 2. DBH
Pasa den larunbatean, 2022ko maiatzaren 7an, IES Zizur BHIko 2. DBHko lau ikaslek Nafarroako Matematikako XXXIV Olinpiadan parte hartu zuten. Edith Ara Amigot, Amaya Denisa Gavrila Stanci, Iria Arribas Astorgano eta Ekaitz Iriarte Delgado bertaratu ziren gure ikastetxea ordezkatzera. Binaka 6 problema logiko-matematiko ebaztean zetzan proba, Iruñeko Salesianos eskolan izan zen, ikasleentzat esperientzia aberasgarria suertatu […]
LA VIDA ES SUEÑO: EL BULULÚ
Pasa den ostegunean, apirilak 28, 1. batxilergoko ikasleek La vida es sueño antzezlan klasikoa ikusi zuten Zizurko Kultur Etxean. “Bululú” bat (antzezle bakarrak jorraturiko antzezlana) ikusteko aukera izan genuen, AEDO TEATRO konpainiako Jesús Torresen eskutik. Maisutasunez helarazi zizkigun Calderón de la Barca idazlearen bertso garrantzitsuenak, eta Urrezko Mendeko antzerki madrildarrean barrena murgildu ginen. Esperientzia ahaztezina, […]
LITERATUR LEHIAKETA
Pasa den apirilak 28an Gaztelania eta Literatura mintegiak antolatutako Literatur Lehiaketaren 21. edizioko sariak banatu ziren Vázquez Montalbán aretoan. Irabazleek euren kontakizunak irakurri zituzten; Irati Iturritzak poema bat errezitatu zuen; eta Nerea Garcia Ezpeletak idatzitako rap-az ere gozatu ahal izan genuen. Musika ere egon zen, Paula Junco (kitarra), Sara Echeverría, Maria Erice eta Elvira Jáureguiren […]
Bunkerrak
Apirilaren 27 eta 28an, 4 DBH ikasleak Beran dauden frankismoaren garaiko bunkerrak bisitatzera joan ginen, Nafarroako Oroimenaren Institutoak babesten dituen jarduera izanik. Bertan, espazio horien berreskuratzen lanetan aritutako bi arkeologoen azalpenak izan genituen.
TXAPELDUNAK
DBH2ko ikasleak diren Iker Fernandez, Aimar Gomez eta Aimar Martinez pilotariek osatutako bikoteak Nafarroako Kirol Jokuak haurrak 2. mailako txapelketa irabazi du, apirilaren 30ean Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatu den finalean Esteribarreko Garcia-Azkune bikoteari 18-10 irabazi eta gero.
AZPEITIA 3.DBH
Apirilak 27an Azpeitiara joan ziren DBH 3. mailako ikasleak, Gizarte Zientzietako departamentuak antolatuta. Ikasturtean zehar ikasi ditugun sektore ekonomikoak lantzeko, Azpeitiako Tren Museoko XIX. mendeko baporezko trenean ibili ziren, garaiko garraioa nolakoa zen ezagutzeko. Bestalde, Loiolako San Inazioren Santutegia ere bisitatu zuten. Horrela, Historiako ikasgaian Aro Modernoari buruz ikasi dituzten hainbat eduki landu zituzten, besteak […]
PELOTARIS
Zizurreko Ardoi Pilota Elkarteko Gomez-Goñi pilotariak Baztaneko Udaberriko Txaoelketako txapeldunorde atera dira, Haur B Mailan, Iruritan jokatu den finalean Gomez-Bidart Leitzako bikotearen aurka 18-17 galdu eta gero. Era berean, Zizurreko Ardoiko Markel Perez eta Ulzamako Pablo Aldaz pilotariak txapelduorde atera dira txapelketa berdinean, baina Haur A Mailan, Elizondon jokatu den finalean Atauneko Izagirre-Alberdiren aurka 18-16 […]
ADIMEN ARTIFIZIALAREN ASTEA
Apirilaren 7an eta 8an, ESO/DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek modu aktiboan parte hartu zuten Adimen Artifizialaren Astean, LuZia Fundazioak antolatuta eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko IkasNovak sustatuta. Helburu nagusia ikasleak Adimen Artifizialera eta haren aplikazio eta baliabideetara hurbiltzea izan da, erabakigarriak baitira gure oraina eta etorkizun hurbilaren garapenean. Ikasleek Teknika, Praktika eta Etika moduluetan […]
FERNANDO MORILLO IDAZLEAREN BISITA (14L TEKNOLOGIKOAN)
Apriilaren 13an Fernando Morillo euskal idazlearen bisita izan zuten D ereduko DBHko 4. mailako teknologiako ikasleek. Azpeitiarrak tailertxoak egin zituen ikasleekin eta ikasleek ere era guztietako bitxikeriak galdetzeko aukera izan zuten.