“Hitzez ekiteko garaia” Euskara ahora Azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu Euskaraldiari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Zizur BHI arigune bihur dezagun urteko […]
LIBURUTEGIAREN EGUNA 2022
Ikastetxeko liburutegiak urriaren 24an Eskola Liburutegien Eguna ospatzeko “Liburu bat, txanpon bat” izeneko ekimena burutu du. Jarduera horretan, beste erabiltzaile batzuentzat interesgarriak ziren irakurketak gomendatzea proposatu zitzaien ikasleei, eta horren truke txokolatezko txanpon sinboliko bat jasotzen zuten. Parte-hartzea oso handia izan da eta gomendioak liburutegiko kortxoan jarriko dira.
HALLOWEEN
Our 1º ESO students, as well as some 2º and 3º ESO groups learned about Halloween last week with a digital escape! Aurreko astean DBH1, 2 eta 3ko ikaslegoa escape digital bat egin zuten ingeleseko orduetan. Ekintza honekin herrialde anglosajonetako ospakizun beldurgarrienaren inguruko kultura, historia eta hiztegia landu zuten. La pasada semana el alumnado de […]
Nafarroako Kirol Jokoetan txapeldunorde
3.DBHko Oier Goñi Aznarez eta Aimar Martinez de la Hidalga ikasleak txapeldunrode geratu dira Nafarroako Kirol Jokoetan, Labrit pilotalekuan jokatutako finalean, Aranpolitako bikoteak 22-17 irabazi ondoren. Zorionak, bikote!
EUSKARALDIAREN AURRERAPEN GISA, HERRI KIROLAK ZIZUR BHI INSTITUTURA IRITSI DIRA
Nafarroako Herri Kirolen Federazioak diziplina horri buruzko tailer praktikoak eman dizkie DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei. Ikasle hauek landa munduan tradizioz egiten diren kirol modalitate ezberdinez gozatu zuten. Ekimen hau ZIZUR BHIko Euskara taldetik abiatzen da eta gure ikasleei Nafarroako kultura eta kirola hurbiltzeko beharra azpimarratzen du, hizkuntzaren eta kulturaren artean harreman estua dagoelako […]
Betaurreko moreak
Joan den irailaren 14ean, txupinazoaren aurretik, Zizurko Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egin zen ekitaldian, gure institutuko 2. batxilergoko ikasleek “GAFAS LILAS-BETAURREKO MOREA” saria jaso zuten. Sari hau Berdintasunaren aldeko Lasterketa antolatzeagatik eman zitzaien eta alkatearen eskutik jaso zuten. Lasterketa hau urtero “Jarduera Fisikoak eta Kirola” hautazko irakasgaiaren barruan antolatzen da eta dagoeneko 4 edizio izan […]
Irailaren 7an harrera
2021-2022 BATXILERGOKO 2. MAILAKO IKASLEEN AGUR-EKITALDIA
IES Zizur BHIko ikasleek graduazioa ospatu zuten. Pandemia urte hauen osteko agur-ekitaldia bere distira guztiarekin itzuli zen Zizurko pilotalekura. Bero itogarriak eta abanikoen mugimendu egokituak markatutako zeremonia, ia koreografia inprobisatua osatuz. Zeremonia xume eta hunkigarria izan zen, non familiek seme-alabentzako une berezi horretaz gozatu ahal izan zuten, Batxilergoko 2. mailak dakarren ezinegonaren […]
2ºDBH kurtso amaiera txangoa
Ekainaren 2an 2ºDBHko ikaslegoak Orikaingo Salting jolastoki jardunaldiaz gozatu zuen eta amaitzeko Ultzama ibaian bainua hartu zuen
TXAPELDUNAK
Zizurreko BHIko DBH2ko Iker Fernandez Estella eta Oier Goñi Aznarez ikasleek, Ardoi Pilota Elkarteko pilotariek, Nafarroako Kirol Jokoak txapelketa, Haur 2. mailan, irabazi egin dute atzo, Lizarrako Barbarin-Usabiaga bikoteari finalean 18-11 irabazi eta gero.