Apirilaren 2tik 8ra bitartean egin zen bidaia hau bidaia bizia izan da, eta ikasleek eta irakasleek topera gozatu dute. 6 egun hauetan denbora izan zuten monumentuak bisitatzeko (Kordobako meskita, Sevillako Alkazarrak, Alhambra, Salamancako katedrala), bisita gidatuak, argazki-gymkanak egiteko, baita abentura anitzeko zentro batera joateko ere. Azken batean, bidaia potentea izan da, eta ez da ezer falta izan.