Apirilaren 23an, Liburuaren Eguna ospatzeko asmoz, Literatura Unibertsaleko ikasleek elkartasunerako azoka antolatu zuten ikastetxeko patioan. Lortutako dirua, 560 euro, Besarkada elkarteari eman zaio, hots, suizidioek sorturiko kalteei aurre hartzen aritzen den elkarteari. Mila esker hezkuntza komunitate osoari eta baita Zizurko liburutegiari ere emandako laguntzagatik!
Berriak
LITERATURA LEHIAKETAREN SARI BANATZEA
Apirilaren 22an XX. Literatura Lehiaketaren sari banatzea ospatu zen. Gaztelania eta Literatura mintegiak zinez eskertzen du ikasleen parte-hartzea baita aurkezturiko lanen kalitatea ere. Sarituak nor diren eta idatziriko mikroipuinak zein diren ere honako esteka honetan daude ikusgai.
Zumaiako Flyscha
1. batxilergoko ikasleak Zumaiako Flysch-aren geologia eta urradura plataformako biodibertsitatea ezagutu eta aztertzeko aukera izan genuen Algorrin. Flysch-eko geruzek agerian uzten duten Kretazeo-Tertziario arteko K/T muga ikusteaz gain, marea arteko gunean ofiurak, itsas izarrak eta itsas trikuak bezalako ornogabeak bilatu eta ikusteko aukera izan genuen, altxor paregabe bat.
POLEA-SISTEMA DUEN AUTO ELEKTRIKOA ERAIKITZEA
G eredu eleaniztuneko DBHko 2. mailako ikasleek poleen erreduktorea.sistema duen auto elektriko bat eraiki dute teknologia-ikasgaiaren lantegi-gelan Horretarako, hainbat arlotako ezagutzak aplikatu behar izan dituzte, hala nola mekanika, elektrizitatea, marrazketa teknikoa, matematika edo plastika. Taldean lan egiten eta denbora eta baliabideak kudeatzen ikasi behar izan dute, baita gatazkak kudeatzea, akordioak lortzea, lana banatzea, proiektua kudeatzea […]
TXAPENDUNAK
Zizurko AIMAR GOMEZ BASURTOk eta OIER GOÑI AZNARREZek, Zizurreko Ardoi Pilota Elkarteko pilotariek, XXXIX Baztan Pilota Txapelketa irabazi dute, Haurren B mailan, Iruritan jokatu zen finalean, Esteribarreko Santesteban eta Esain pilotariei 18-16 irabazi eta gero.