Musika da gazteek euskal kulturarekin duten lotura indartsuena eta ikasleen motibazioa areagotzeko musikarien presentzia ikastetxetan da luxu bat. Martxoaren 8an eta 9an Rafa Rueda eta Mikel Inunciaga, Inun, IES Zizur BHIn egon dira, gure ikasleek goza dezaten.
Berriak
Ines Bengoaren ipuinak
Otsailaren 26an D ereduko 1. mailako ikasleek Ines Bengoaren ipuinak entzuteko aukera izan zuten.
Maite Jimenezen erretiroa
Gaur Maite Jimenez lankideari agur esan diogu, ikasle eta irakasleek maite eta miresten duten irakaslea. Bere ikasleek txalo artean agur esan diote patioan. Ezin zuten sinetsi askatzen duen energia horrekin erretiratzeko adina izango zuenik. Besarkada handi bat. Zure falta sumatuko dugu!
MOZORRO LEHIAKETA BIRTUALA
Inauterietako argazkiak
Intsumisioari buruzko argazkien erakusketa
Balio etikoetako filosofiaren Departamentuan, intsumisioari buruzko argazki-erakusketara joan ginen, aste intsumisoaren barruan. Zizur Nagusiko talde batek antolatu du erakusketa, eta Udalaren laguntza izan du.