Otsailaren 4an, korroan eta makilarekin, ezin falta ziren koplak Agata Deunara, neguko azken jaietako batera, eta kantuz ospatzen den bakarra. Hori bai, dena sektorizazioa eta Covid protokoloak errespetatuz. Koplen bidez espiritu txarrak uxatzen laguntzea espero dugu.
Berriak
YOSHI HIOKIREN BISITA
Urtarrilaren 18 eta 19an DBHko lehendabiziko mailako ikasleek Japoniara egin dute bidaia, Bartzelonan bizi den Yoshi Hioki narratzaileari esker; horrenbestez, hango hizkuntza, ohiturak eta elezaharrak ikasteko aukera izan dute. Berriz ere, FIRAREN laguntzari esker ikasi dugu: bazterretik bazterrera, oi, ipuinen munduaren zabala!
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailaren gomendioak
GU ZAINTZEKO, KUTSADUREI AURREA HARTZEKO ETA IKASGELAK KONFINATZEA SAIHESTEKO Garrantzitsua da ESKOLARA EZ JOATEA, baldin eta:• Sintomak izaten badira: sukarra, eztula, ondoeza, usaimena edo dastamena galtzea, , buruko edo eztarriko mina edo beherakoa.• PCR baten edo COVID-19ren beste proba baten egitearen esperoan egotea edo emaitzaren zain izatea.• Isolamenduan egotea, koronabirus bidezko infekzioagatik.• Berrogeialdian egotea, COVID-19 […]
Familia agurgarriak, urte zoriontsua opa dizuegu:
Oporraldi bitxi honetaz gozatzen ariko zaretela espero dugu. Datorren astelehenean, urtarrilaren 11n normaltasunez ekingo diegu eskolei, Covid-19 Kontingentzia Planak ezarritako esparruaren barruan, hezkuntzarako eskubidea ahalik eta hezkuntza eremu seguruenean garatzen jarraitu ahal izateko. Beraz, osasun-segurtasuneko neurri protokolizatuak mantenduko ditugu (maskarak, hidrogela, segurtasun-distantzia, aireztapena, espazioaren sektorizazioa), bai eta zaintza pertsonal eta kolektiboen balioan jartzea ere.Zuen seme-alabei […]
Eguberritako Festa
Joan zen asteartean, abenduak 22, ohiko Eguberriko Festa ospatu ahal izan genuen, osasun arauek utzi ziguteraren neurrian. Zenbait ikasle zein irakasle baserritarrez jantzita etorri ziren, txokolate jana sektoretan banatuta egin ahal izan zen, musika zuzenean entzun ahal izan genuen Musikako mintegiaren eta laguntzaile batzuen eskutik, trikitixek giroa alitu eta dantzetarako aukera eman zuten, jokuak ere […]