Joan zen asteartean, abenduak 22, ohiko Eguberriko Festa ospatu ahal izan genuen, osasun arauek utzi ziguteraren neurrian. Zenbait ikasle zein irakasle baserritarrez jantzita etorri ziren, txokolate jana sektoretan banatuta egin ahal izan zen, musika zuzenean entzun ahal izan genuen Musikako mintegiaren eta laguntzaile batzuen eskutik, trikitixek giroa alitu eta dantzetarako aukera eman zuten, jokuak ere egin ahal izan ziren, bai eta Mus Txapelkena, partaidetza handiarekin eta nesken nagusitasunaz, finala neskez osatutako bikotek jokatu baitzuten. Txapeldunak Sonia Fernandez eta Ruth Lopez izan ziren. Zorionak!Eskerrik zintzoenak festa hau egitea ahalbidetu zuten guztiei.