1. batxilergoko ikasleak Zumaiako Flysch-aren geologia eta urradura plataformako biodibertsitatea ezagutu eta aztertzeko aukera izan genuen Algorrin. Flysch-eko geruzek agerian uzten duten Kretazeo-Tertziario arteko K/T muga ikusteaz gain, marea arteko gunean ofiurak, itsas izarrak eta itsas trikuak bezalako ornogabeak bilatu eta ikusteko aukera izan genuen, altxor paregabe bat.