Apirilaren 23an, Liburuaren Eguna ospatzeko asmoz, Literatura Unibertsaleko ikasleek elkartasunerako azoka antolatu zuten ikastetxeko patioan. Lortutako dirua, 560 euro, Besarkada elkarteari eman zaio, hots, suizidioek sorturiko kalteei aurre hartzen aritzen den elkarteari. Mila esker hezkuntza komunitate osoari eta baita Zizurko liburutegiari ere emandako laguntzagatik!