Zizur BHI ikastetxeak Bakearen Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak Nagusiak antolatutako “Aberastasun Iturriaren Aniztasuna” IV Eskola Lehiaketa irabazi du. Zorionak Jokini eta 4Lko ikasleei.
Berriak
1. batxilergoko ikasleak Larra-Belaguako haran glaziarrean barna.
1. batxilergoko ikasleak Larra-Belaguako haran glaziarrera irteera egin dugu, glaziarrek Nafarroan sortutako haran bakarra. Burgin hasi eta Contiendaraino, Belaguako refugioan geldituz, bertako hainbat hegazti behatzeko aukera izan genuen eta inguruan bizi diren espezie ohikoenak identifikatzeko tresnak ikasi genituen.
ELKARTASUNERAKO LIBURU AZOKA
Apirilaren 23an, Liburuaren Eguna ospatzeko asmoz, Literatura Unibertsaleko ikasleek elkartasunerako azoka antolatu zuten ikastetxeko patioan. Lortutako dirua, 560 euro, Besarkada elkarteari eman zaio, hots, suizidioek sorturiko kalteei aurre hartzen aritzen den elkarteari. Mila esker hezkuntza komunitate osoari eta baita Zizurko liburutegiari ere emandako laguntzagatik!
LITERATURA LEHIAKETAREN SARI BANATZEA
Apirilaren 22an XX. Literatura Lehiaketaren sari banatzea ospatu zen. Gaztelania eta Literatura mintegiak zinez eskertzen du ikasleen parte-hartzea baita aurkezturiko lanen kalitatea ere. Sarituak nor diren eta idatziriko mikroipuinak zein diren ere honako esteka honetan daude ikusgai.
Zumaiako Flyscha
1. batxilergoko ikasleak Zumaiako Flysch-aren geologia eta urradura plataformako biodibertsitatea ezagutu eta aztertzeko aukera izan genuen Algorrin. Flysch-eko geruzek agerian uzten duten Kretazeo-Tertziario arteko K/T muga ikusteaz gain, marea arteko gunean ofiurak, itsas izarrak eta itsas trikuak bezalako ornogabeak bilatu eta ikusteko aukera izan genuen, altxor paregabe bat.