2021eko abenduaren 16 eta 17an 4. DBHko Biologia eta Geologiako ikasleek Aralarreko mendigune karstikoa eta bere barrutiak ezagutzeko aukera izan zuten, Mendukiloko kobazulora bisita eginez.
Berriak
San Silbestrean
Gorputz hezkuntzako irakasgaian burututako planifikazio lanari amaiera emateko nahiarekin , 30 bat pertsona bildu ziren abenduaren 31-an Iruñako San Silbestrean parte hartzeko. Helburua, lasterketa amaitzea, urtea kirola egiten agurtzea eta bertako giro apartaz disfrutatzea. Beraz helburua lortuta, hurrengo urtean berriro errepikatuko dugu!!!
NEGUKO JAIA
Batxilergoko 2. mailako ikasleek hainbat jarduera antolatu zituzten neguko oporren aurreko azken eskola-egunerako. Jaia txokolatada batekin hasi zen, eta ikasleek gustura gozatu zuten. Jarduerak askotarikoak izan ziren. Musika, dantzak eta jolas tradizionalak izan ziren. Mus txapelketa bat eta futbol txapelketa bat ere bai. Julen Moreno eta Eneko Ayerra izan ziren mus txapelketako bikote irabazlea eta […]
IES ZIZUR BHIREN ORDUTEGIA NEGUKO OPORRETAN
Zentroa zabalik egongo da abenduaren 23, 27, 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 3, 4 eta 5ean 8:00etatik 14:00etara.
JASONE OSORO IDAZLEAREN BISITA (11K-11L)
Abenduaren 21ean Jasone Osoro euskal idazlearen bisita izan zuten D ereduko DBHko 1. mailako ikasleek. Elgoibartarrak bere sormen- eta idazketa-prozesuaz aritu zitzaien eta ikasleek ere era guztietako bitxikeriak galdetzeko aukera izan zuten.