Batxilergoko 2. mailako ikasleek hainbat jarduera antolatu zituzten neguko oporren aurreko azken eskola-egunerako. Jaia txokolatada batekin hasi zen, eta ikasleek gustura gozatu zuten. Jarduerak askotarikoak izan ziren. Musika, dantzak eta jolas tradizionalak izan ziren. Mus txapelketa bat eta futbol txapelketa bat ere bai. Julen Moreno eta Eneko Ayerra izan ziren mus txapelketako bikote irabazlea eta Batxilergoko 2. mailako taldea.