Gaztelerako mintegiak antolatuta bigarren DBHko ikasleak Zizurko kultur etxera joan dira urtarrilak 12 asteazkenean Un salto de gigante antzezlana ikustera. Zaragozako PAI antzerki konpainiak sortutako obra da, hezkuntza eta kulturarekin harreman estua duen konpainia. Obrak, historian zehar gizakiaren unibertsoa ulertzeko saiakerak ditu ardatz.
Berriak
DEPRESIOAREN AURKAKO MUNDU BORROKAREN EGUNA
Patioan, Zizur Institutuko Batzarreko (ZIA) ikasleek ohar bat irakurri dute, urtarrilaren 13an depresioaren aurkako eguna mundu osoan ospatzen dela gogorarazteko. Gainera, kartelak jarri dira ikastetxe osoan, eta gaia tutoretzetan landuko da.
Ikasturtea berrabiatzearen Zirkularra
Hezkuntza Sailak atzo bidalitako ikasturtea berrabiarazteko Zirkularrean, honakoak nabarmentzen ziren: Prebentziorako funtsezko neurrien ezarpena eta indartzearen beharra, bereziki honako hauek: (a) Funtsezkoa da ikastetxera EZ joatea, baldin eta: I. COVIDekin bateragarria den edozein sintoma dago, diagnostikatu bada ala ez. II. COVID diagnostikoa badago. III. Berrogeialdia egiteko agindua jaso bada. Baieztatutako kasuak ez dira ikastetxera joan […]
Mendukilo
2021eko abenduaren 16 eta 17an 4. DBHko Biologia eta Geologiako ikasleek Aralarreko mendigune karstikoa eta bere barrutiak ezagutzeko aukera izan zuten, Mendukiloko kobazulora bisita eginez.
San Silbestrean
Gorputz hezkuntzako irakasgaian burututako planifikazio lanari amaiera emateko nahiarekin , 30 bat pertsona bildu ziren abenduaren 31-an Iruñako San Silbestrean parte hartzeko. Helburua, lasterketa amaitzea, urtea kirola egiten agurtzea eta bertako giro apartaz disfrutatzea. Beraz helburua lortuta, hurrengo urtean berriro errepikatuko dugu!!!