Joan den ostegunean, azaroak 25, institutuan ospatu genuen efemeride triste hau, ikasgelako hainbat jardueraren eta jolastokian egindako zenbait ekintzen bidez. Batxilergoko neskek irakurritako komunikatuan agerian geratu zen emakumeen aurka erabilitako indarkeria mota guztiek bere horretan jarraitzen dutela, aurreko ikasturtean institutuan bertan egindako inkestan jasotako datuak aipatuta, eta indarkeria desagerrarazteko beharra. Vídeo – Bideoa
Berriak
EUSKARAREN ASTEA, AZAROAREN 29TIK ABENDUAREN 2RA
Azaroaren 29an euskararen asteari hasiera emango diogu ekitaldi pilo batekin: txapelketak, kontzertuak, txalaparta, bertsolariak, euskal kirolariekin topaketa, bideo emanaldia eta abar. Jardueren berri emango dugu. Cartel – Kartela Mintzodromoa Vídeo – Bideoa
NO SOLO DUELEN LOS GOLPES
Azaroaren 12an, ostirala, Batxilergoko 1. mailako ikasle guztiak Pamela Palencianoren “No solo duelen los golpes” antzezpenean izan ziren. Antzezlan horren helburua nerabeak genero-indarkeriaz eta indarkeria mota ugariez ohartaraztea da. Bere bakarrizketa distiratsua eta probokatzailea da. “No solo duelen los golpes” 12 urterekin hasi zen ezkongai negargarri baten istorioa da, non bikotekideak bi sexuei hainbeste arazo […]
AEBei buruzko hitzaldi kulturala ingelesez
Joan den ostegunean, azaroaren 4an, DBHko 4. mailako ikasleak Mark hizlari ingelesak emandako hitzaldi kultural batzuetan parte hartu zuten. Iaz Erresuma Batuaz hitz egin zigun eta aurten AEBen txanda izan zen. Modu entretenigarri eta interaktiboan, informazio garrantzitsua eta bitxikeriak azaldu zizkien ikasleei. AEBko historiaren eta kulturaren funtsezko alderdiak aletzen joan zen, migrazioa edo elikadura tipikoa […]
“Los nadies” (Inor ez-ak)
Filosofia mintegiak antolatutako irteera egin genuen. Eduardo Galdeanoren poema batean oinarritua, Antonio Sotoren “Los nadies” (Inor ez-ak) erakusketa ikustera joan ginen… Inor ez-ak, inor ez-en seme-alabak, ezer ez-en jabeak… Ez dira gizakiak, giza baliabideak baizik.