Pasaden martxoak 25ean, arratsaldez, IES Navarro Villoslada institutuko Mis amigos de entonces musikala ikustera joan ziren hainbat ikasle, Gaztelania eta Literatura depertamentuko irakasle batzuekin batera. 27ko belaunaldiko hainbat kidek “Residencia de Estudiantes” delakoaren baitan bizitakoak kontatzen ditu antzezlanak. Garcia Lorca, Dali eta Buñuel famatuek oholtza partekatzen dute historikoki hain ezagunak izan ez diren emakumeekin: Maruja […]
Berriak
Atapuercara bidaia: gure iraganaren inguruko hausnarketa.
Filosofia Departamentuak programaturiko irteera, historia, biologia eta ingeles departamentuekin partekatua
FEDERICO, UNA PALABRA HABITADA
DBHko 4. Mailako ikasleak Federico Garcia Lorcaren bizitza eta obraren emanaldian izan dira Zizurko kultur etxean. Verdelimonar konpainiako Montse Zabaltza eta Nanna Sánchezen eskutik, Espainiako literaturako idazle unibertsalenetako baten emanaldiaz, musikaz eta dantzaz gozatu dugu.
MARIKUELAREKIN BIDAIATZEN
Gaztelerako departamentuak antolatuta eta FIRAri esker Marikuela kontu kontalaria gurekin egon da aste honetan . DBH 1. mailako ikasleak bere kontuekin “Sanqueteví”, “Sanquetedije”, “Sanquetemerendé” eta “Sanquetealmorcé” herri ikusgarrietara bidaiatzeko eta bertako biztanleak ezagutzeko aukera izan dute. Herri hoietan, ogi bereziak egiten dituen okina edota bere ohean mendiak igotzen dituen mutila ezagutu ahal izan dituzte.
Eureka! Zientzia Museoan
Aurreko martxoaren 14 eta 15ean ikastetxeko hirugarren mailako ikasleek Donostiako Eureka! Zientzia Museoan ikasteko aukera izan zuten, “Biologia eta Geologia” eta “Fisika eta Kimikako” ikasgaietaz disfrutatuz.