2022ko otsailaren 17tik 20ra bitartean, A, B eta C taldeetako 2. Batxilergoko ikasleek Madrilen deskonektatzen egon dira egun batzuk. Eguraldi ona eta konpainia ona kultur eta aisialdiko hainbat jardueraz gozatuz.
Berriak
AGATA DEUNA ZIZUR BHIN
Otsailaren 4an, Agata Deunaren eguna ospatu zen, fanfarrearekin. Musika eta makillekin ospatu zen neguko azken jaietako bat eta abesten ospatzen den festa bakarra. Baina ez ziren koplak bakarrik izan, dantzak ere bai. Oso giro ona. Espero dezagun koplen bidez espiritu txarrak uxatzen laguntzea.
XUBEROA
Animaliek eskubideak al dituzte? Animaliekiko tratu egokia ala desegokia? Filososofiako departamentuko irakasleak Xuberoako baserri eskolara joan ginen gure 3 DBHko ikasleekin animaliekiko tratu egokia sustatzeko xedeaz
Madrilera bisitan
Urtarrileko 21a, ostirala eta 22, larunbatarekin, 2. batxlergoko Artearen historiako taldeek Madrilera txangoa egin genuen Prado eta Reina Sofia museoak ikusteko asmoarekin. Oso jarduna sakona eta aberatsa izan dugu bi egunetan; oso denbora eskasan hainbeste zegoen ikusteko! Berriro joateko asmoarekin bueltatu gara guztiak.
BICIMUGI, mugikortasun iraunkorreko proiektua. ZIZUR BHI
Joan den urtarrilaren 12an, Batxilergoko 1. mailako ikasleek (euskaraz eta gaztelaniaz) BICIMUGI proiektuaren aurkezpenean parte hartu zuten, bizikleta erabiliz mugikortasun iraunkorra sustatzeko. Proiektu honen ekintzetako bat boluntarioak bilatzea da, triziklo elektriko bat gidatzeko eta, horrela, adinekoak edo ezinduak paseatu ahal izateko. Corellako Bizikletarien elkartearen eskutik, “Yayacleta” (triziklo elektrikoa) ezagutu genuen, eta haien parte hartzea “Bizikletaz […]