Pasaden martxoak 25ean, arratsaldez, IES Navarro Villoslada institutuko Mis amigos de entonces musikala ikustera joan ziren hainbat ikasle, Gaztelania eta Literatura depertamentuko irakasle batzuekin batera. 27ko belaunaldiko hainbat kidek “Residencia de Estudiantes” delakoaren baitan bizitakoak kontatzen ditu antzezlanak. Garcia Lorca, Dali eta Buñuel famatuek oholtza partekatzen dute historikoki hain ezagunak izan ez diren emakumeekin: Maruja Mallo margolaria, Maria Teresa León edo Concha Méndez, besteak beste. Antzezlan zoragarria da, eta ongi azaltzen du Zilarrezko Aroko hainbat pertsonai famatuen arteko laguntasuna eta Gerra Zibilak oztopatutako bizitza.